Eusko Legebiltzarrak esku artean du Hezkuntza Lege proiektua, datozen hamarkadetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzaren norabidea zehaztu dezakeena.
Hikuzntza
Urmuga ekitaldiak bat egingo du Martin Ugalderen mendeurrenarekin
Euskara, normaltasunerantz?
Kontseiluarekin batera, "Euskara ere normalitaterantz?" Martin Ugalde foroan
Foroan, Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.
Martxoaren 1ean, Joxe Azurmendi Martin Ugalde Foroan
Martxoarekin batera, solasaldia eskainiko du Joxe Azurmendik bere azken liburuaren ingurumarian, Hizkuntza, nazioa, estatua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak gidatuko du saioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldi irekian. Ohikoan bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da Berria.eus webgunean. Gonbidatuta zaudete gogoetaren plazara.