Kultur Parkea
Coworking
Urriaren 22ko Martin Ugalde foroak ‘Klima eta ekologia krisia’ hartuko du hizpide, ‘Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian’ Aleka bildumako liburu berrian parte hartu duten zenbait adituren eskutik.
Euskal Herria kohesionatzea eta saretzea izan da azken urte hauetan gure herrian sortu diren hainbat proiekturen iparrorratza. Ordutik hona, baina, zer nolako ibilbidea egin dute egitasmo horiek? Nolako uzta ari dira jasotzen uzta? Bide onetik doaz?
Bi urte baino gehiago joan dira pentsiodunek kaleak hartu zituztenetik. BERRIA egunkariak mugimendu hari gertu-gertutik jarraitzeko konpromisoa hartu zuen, eta Jon Fernandez kazetaria (Ondarroa, Bizkaia, 1986) buru-belarri sartu zen ahots haserre horien atzean zeuden pertsonak eta arrazoiak ezagutzeko lanean.
Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren “krisia” elikatzen duten sustraiak. Hain zuzen, “krisi” hori hobeto ulertzeko gakoak xehatu ditu Jon Fernandez Berria egunkariko kazetariak Aleka bildumaren liburu berri honetan.