aretoak

Baldintzak

Kultura edo euskara alorreko erakundea izatea, edozein dela ere bere izaera juridikoa.

Euskaraz lan egitea. Eta hala ez bada, euskaraz funtzionatuz joateko konpromisoa hartzea.

 

  • Bakoitzak behar dituen metroak alokatuko ditu.
  • Buruntzape SLk bezeroak nahi duen lokala lau paretarekin itxita eta sarrera batekin entregatuko du, betiere barrukoa antolatzea bezeroaren gain izango da.
  • Argindarra alokatutako espazioraino eramanda utziko da, argiteria jarrita –moldatzeko moduan- eta entxufe eta gainoerakoak norberaren kontura, beharren arabera egokitzeko. Kontratazioa ere norberaren esku egongo da.
  • Telefono hartunea alokatutako espazioraino eramango da. Hortik aurrerako instalazioa eta kontratazioa bezeroaren gain geratuko dira.
  • Girotze sistema jarrita edukiko du alokatutako lokalak. Buruntzape SLk estandarra jartzeko konpromisoa hartu du; hortik gorakoa nahi duenak bere gain hartu beharko du.