Martin Ugalde Kultur Parkean 114,26kWp-ko instalazio fotoboltaikoa amaituta dago. Orain, martxan jartzeko Iberdrolaren oneritzia eta haren ondotik egin beharreko azken doikuntza falta dira. Autokontsumo partekatuko instalaziotik, parkeko kontsumitzaile desberdinak konektatuko dira haien kontsumoaren zati bat bertatik elikatuz. Proiektua aurrera eraman da ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOARI LOTUTAKO PIZGARRI-PROGRAMAN, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. Honi esker, […]
Sailkatu gabea
Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai
Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA […]
Mahai-ingurua: Non dago emakumea ingurune digitalean?
PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.
Martxoaren 1ean, Joxe Azurmendi Martin Ugalde Foroan
Martxoarekin batera, solasaldia eskainiko du Joxe Azurmendik bere azken liburuaren ingurumarian, Hizkuntza, nazioa, estatua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak gidatuko du saioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldi irekian. Ohikoan bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da Berria.eus webgunean. Gonbidatuta zaudete gogoetaren plazara.
Hogeita hamar hedabidetako ordezkariak elkartu dira Facebookeko jarduna aztertzeko
Joan den ostiralean, hilaren 17an, 60 lagun inguru elkartu ziren Hekimenek antolatutako Facebooken inguruko jardunaldian. Euskal Herri osoko hogeita hamar hedabidetako kazetariak, komertzialak, kudeatzaileak eta teknikariak, gaur egun hedabideek duten erronka handienetako bati erantzun nahian: nola egin hedabideak eraginkorragoak sarean?
Odol-emate saioa izan dugu parkean
Guztira, parkeko hamazazpi lagunek eman dute odola, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta parkeak antolatutako lehen odol-emate saioan. Lurraldeko hemoterapikoei aurre egin ahal izateko, egunean 140 odol poltsa behar dira Gipuzkoan. Hori dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol-emate saioa antolatu zuen Martin Ugalde kultur parkean pasa den astelehenean. Parkeko 23 langile gerturatu ziren balio […]