Joan den ostiralean, hilaren 17an, 60 lagun inguru elkartu ziren Hekimenek antolatutako Facebooken inguruko jardunaldian. Euskal Herri osoko hogeita hamar hedabidetako kazetariak, komertzialak, kudeatzaileak eta teknikariak, gaur egun hedabideek duten erronka handienetako bati erantzun nahian: nola egin hedabideak eraginkorragoak sarean?

Jardunaldia arrakastatsua izan zen, nahiz eta elkarteak inoiz ez zituen horrenbeste lagun bildu Martin Ugalde Kultur Parkean. Horretarako, hiru gela hartu zituen Hekimenek. Goiz osoa iraun zuen jardunaldiak.