Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten ikertzeko, Martin Ugalde bekaren deialdia egin zuten 2017ko maiatzean Berria fundazioak, elkar Fundazioak, Jakin fundazioak eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.

Epaimahaia osatu dutenak izan dira: Lorea Agirre Dorronsoro, Martin Anso Blanco, Larraitz Ariznabarreta Garabieta, Irene Arrarats Lizeaga eta Beatriz Zabalondo Loidi.

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Maddi Altunak eta Maria Mayak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu zuen epaimahaiak. Urtebeteko epea izan dute Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko, eta taldeak egindako ikus-entzunezkoaren izena honakoa da: “Tira ahala tira: generoaren trataera Egunkarian eta Berrian”.

Martin Ugalde beka irabazitako lana aurkeztuko dugu orain.
Noiz: Martxoak 14an
Zein ordutan: 19:00etan
Non: Martin Ugalde kultur parkean

Gonbidatuta zaudete!