Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeei egokitu zaizkien eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren ondorioz. Amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta […]
emakumeak
"Garen hori", Ana Urkizaren liburuan oinarritutako foroa
Emakume gorputzetik bertsoaren plazara
Martin Ugalde foroan, emakumeak bertso munduan
Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak” liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak ze bortxa eta ze zigor dakartzan aztertuko dugu, eta, ikusi bortxa horren aurrean ahalduntzeko ze bide hasiak diren jorratzen bertsolariok.
TIRA AHALA TIRA ikus-entzunezkoa youtuben ikusgai
TIRA AHALA TIRA, MU bekarekin egindako lana aurkeztu da
MARTIN UGALDE BEKA: 2017an eman zen bekarekin egindako ikus-entzunezkoaren aurkezpen ekitaldia
Mahai-ingurua: Non dago emakumea ingurune digitalean?
PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.








