martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Klima aldaketa mintzagai, Martin Ugalde foroan

Inor gutxik jartzen du zalantzan gaur egun mundua ekologia eta klima krisi betean dela. Azken zortzi urteak neurtutako beroenak izan dira, eta, neurri zorrotzak hartu ezean, baliteke munduan milioi bat espezie galzorian geratzea.

Martin Ugalde beka: 2022rako deialdia zabalik

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea. 2022rako beka deialdiaren gaia izango da “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”. Oinarriak eta xehetasun guztiak bertan irakur ditzakezu.

Amatasunaren inguruko solasaldia MU foroan: “M ama* eme* ume*”

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeei egokitu zaizkien eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren ondorioz. Amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta […] Read More

Aurten ere, parkea Korrikarekin bat

Goizeko 9:09tan heldu da parkera 22. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Eguraldia lagun, ordurako parkeko eragile guztietako lankideak zain geunden kanpo aldean, lekukoa noiz iritsiko. Jende andana eta euskalgintzako erakunde ugari batera.

´Jainkoak ez dit barkatzen´, Josu Martinezen filmaren proiekzioa

Mendeurrenaren programazioaren barruan, joan den azaroak 17an  Josu Martinez zuzendariaren “Jainkoak ez dit barkatzen” filma ikusi ahal izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean. Proiekzioan, zuzendari eta gidoilariarekin batera, besteak beste, Maider Lainez, Andoiango alkatea, Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakaria, Joanmari Larrarte, Martin Ugalde kultur parkeko ordezkaria, Andoni Alvarez, EH Bilduko ordezkaria, Alex Huitzi, Euskara zinegotzia eta […] Read More

Martin Ugalderen lan osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek

Guztira Martin Ugaldek idatzitako edo bere figuraz mintzo diren 2.049 lan digitalizatu eta sareratu ditu Jakinek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Lakuako Gobernuaren eta Andoaingo Udalaren babesarekin. Ugalderen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bere ekarpenaren digitalizazioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.