Kristina Berasain kazetariak idatzi duen Sahara, herri bat erresistentzian liburutik abiatuta, Sahara ondo ezagutzen duten lau hizlarik, kazetariarekin batera, Sahararen gaur egungo errealizatea azalduko dute.
berria
Hezkuntza Lege proiektuaren inguruko eztabaida foroan: euskara eta euskal kultura ardatz?
Nafarroako hauteskundeen inguruko foroa, Iruñeko Katakraken
Klima aldaketa mintzagai, Martin Ugalde foroan
Amatasunaren inguruko solasaldia MU foroan: "M ama* eme* ume*"
Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeei egokitu zaizkien eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren ondorioz. Amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta […]
Aurten ere, parkea Korrikarekin bat
Goizeko 9:09tan heldu da parkera 22. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Eguraldia lagun, ordurako parkeko eragile guztietako lankideak zain geunden kanpo aldean, lekukoa noiz iritsiko. Jende andana eta euskalgintzako erakunde ugari batera.
"Haurren aurrean helduok heldu" Topagunearen aktibazio ekimena mintzagai foroan
Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimenaren baitan antolatutako solasaldia izango da. Guraso, hezitzaile, lagun, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko –hau da, helduen arteko- hizkuntza-praktikak alda ditzaten eta euskara gehiago erabil dezaten aktibazio ekimena izango da hau.
Martin Ugalde beka: liburuaren aurkezpena
´Jainkoak ez dit barkatzen´, Josu Martinezen filmaren proiekzioa
Mendeurrenaren programazioaren barruan, joan den azaroak 17an Josu Martinez zuzendariaren “Jainkoak ez dit barkatzen” filma ikusi ahal izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean. Proiekzioan, zuzendari eta gidoilariarekin batera, besteak beste, Maider Lainez, Andoiango alkatea, Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakaria, Joanmari Larrarte, Martin Ugalde kultur parkeko ordezkaria, Andoni Alvarez, EH Bilduko ordezkaria, Alex Huitzi, Euskara zinegotzia eta […]










