2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.
MARTIN UGALDE BEKA: 2017an eman zen bekarekin egindako ikus-entzunezkoaren aurkezpen ekitaldia
Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten ikertzeko, Martin Ugalde bekaren deialdia egin zuten 2017ko maiatzean Berria fundazioak, elkar Fundazioak, Jakin fundazioak eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.
Mixel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri bakegileak Luhusoko armagabetze operaziotik lehen aldiz elkartuko dira jendaurrean
ETAren armagabetzerako gertaera garrantzitsua izan zen 2016ko abenduaren 16koa: Luhusoko operazioa. Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko hainbat lagun ezagun prest ziren armategi bat indargabetzeko. Haien artean ziren Mixel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri.
Urtero bezala, aurten ere San Martin eguna ospatu dugu
Azken urtetan egin izan den moduan, aurten ere San Martin eguna ospatu dugu kultur parkean. Aurten igandea zenez, ospakizuna ostiralean egin genuen. Eguraldia lagun, 11:15etan genuen hitzordua lehen prestaketa lanak egiteko. Odolkia, txorizoa, tortilak, sagardoa, ardoa… ez zen deus ere falta izan lorategian ipini genituen mahaietan.
Azaroaren 9ra aurreratuko ditugu aurten Martin Ugalde egunaren ospakizunak
San Martin egunarekin batera jaio zen, parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen eguna izendatu genuen duela hiru urte.
Anjel Lertxundiren “Otto Pette” klasikoaren lehen 25 urteak, hizpide foroan
“Biharko klasiko bat” zela iragarri zuten editoreek 1994an, “Otto Pette” lehen aldiz argitara ematerakoan. Eta asmatu zuten, zinez. Euskara batuak 50. urteurrena betetzen ari den honetan, aberasgarria gertatuko zaigu denoi gogoeta egitea bai “Otto Pette”k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, bai -eta nagusiki- gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz.
Enpresarean azokaren egitaraua aurkeztu du Bai Euskarari Elkarteak
Enpresa eta profesionalen topaketa urriaren 25ean burutuko da Orona-Ideon, ekonomia eta teknologia arloko adituen parte-hartzearekin
‘Zenbat gara? Nondik jo?’ Euskal kultur kontsumoari buruzko jardunaldia maiatzaren 22an
Euskal kulturaren kontsumoaz Siadecok eta Elkarrek osatutako ikerketa aztertuko du Jakinek maiatzaren 22an, Martin Ugalde kultur parkean. Joxean Muñoz, Arantxa Iturbe, Olatz Osa, Gorka Arrese eta Josu Amezaga adituek parte hartuko dute.
Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan
Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.
Euskararen biziberritze prozesuaren balioak, Martin Ugalde foroan
Euskararen biziberritze prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako […] Read More