martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Lauko gobernuaren indargune eta ahulguneak, Martin Ugalde Foroan

Nafarroako aldaketa politikoaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dituzte gobernua babesten duten lau taldeetako kideek Martin Ugalde Foroan. Orain artekoaz, balorazio baikorra egin dute     (Iturria: BERRIA – Jokin Sagarzazu)    Aldaketek denbora behar izaten dute egonkortzeko, finkatzeko. «Trantsizio» moduko bat ere bada Nafarroako «aldaketaren» Gobernua egiten ari dena. Berau babesten duten lau indar politikoen […] Read More

Giro ederrean ospatu genuen Martin Ugalde kultur parkearen eguna

Eguardiko hamabiak aldera, 60 bat langile elkartu ginen San Martin eguna ospatu, eta egun horretan ohikoak diren jaki eta edariez elkarrekin gozatzeko.   Eguneroko martxatik tarte bat hartuta, giro aparta izan genuen Martin Ugalde kultur parkeko egunean.  Hamaiketakoaren ostean, Joanmari Larrartek, parkearen izenean, hitz batzuk egin zituen, batetik esker ona adieraziz bertaratuei, eta bestetik parkearen […] Read More

Azaroaren 16an, Nafarroako aldaketa politikoaren inguruko Martin Ugalde Foroa

Nafarroa, orain ala inoiz ez izenburupean, Nafarroako aldaketa politikoari bide eman dioten alderdietako kideekin solasaldia izango dugu azaroaren 16an, asteazkena, Martin Ugalde Foroan. Mahaiaren inguruan bilduko ditugu Unai Hualde (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu) eta Joseba Ezeolaza (Izquierda-Ezkerra). Gidari lanak Ion Orzaiz eta Joxerra Senar Nafarroa, orain ala inoiz ez […] Read More

Ilusioa, elkarlana eta ibilbide profesionalek topo egin dute Enpresarean Azokan

Ilusioa, elkarlana eta ibilbide profesionalak protagonistaizan ziren pasa den ostegunean ospaturiko Enpresarean Azokan. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatua, ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak mahai gainean jarri eta enpresa zein ekonomia arloko profesionalek haien ikuspegiak alderatu eta proposamenak egin zituzten. Gainera, arin-arin saioan 13 proiektu sortzaile aurkeztu ziren eta Kaixomaitiako, euskaldunon harremanetarako guneko, Iñigo Arandiak irabazi […] Read More

Iaz egin bezala, azaroaren 11n ospatuko dugu Martin Ugalde eguna parkean

San Martin egunarekin batera jaio zen parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen egun izendatu genuen pasa den urtean. Iaz hasitako ohiturari jarraiki, parkeko langileok eguardiko 12:00etan elkartuko gara parkeko lorategian mokatutxo bat hartu  eta familia argazki bat ateratzeko. Deia […] Read More

2015eko BEKA: epaimahaia

Martin Ugalde bekaren oinarrietan honela dio seigarren puntuak: “Bekaren deitzaileak diren eragileetako bakoitzak eta erakunde laguntzaileak izendatutako ordezkari banarekin osatuko da epaimahaia, eta 192.168.5.2/wwwkulturparkea/web helbidean jakinaraziko da, lanak bidaltzeko epea amaitu aurretik,nork osatuko duen.” Deitzaile diren Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, zein laguntzaile den Andoaingo udalak izendatu dituzte epaimahaikideak, […] Read More

2015eko BEKA: oinarriak

Martin Ugalde gogoan, haren izena daraman ikerketa beka sortzea erabaki da, eta ikerketa beka horrek bi gairen gaineko ikerketak egiteko aukera emango du bi urtetik behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera; euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko aukera. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, MARTIN UGALDE BEKA deialdia […] Read More