Koronabirusaren krisiaren ondorengo «normaltasun berrian» euskarak izan beharko lukeen lekuaz eztabaidatu zuten Idurre Eskisabelek, Amelia Barquinek eta Josu Amezagak Martin Ugalde foroan.
Kontseiluarekin batera, “Euskara ere normalitaterantz?” Martin Ugalde foroan
‘Geroa euskaratik’ kanpainaren baitan, elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
2020ko lehen foroan, “Jatorri anitzeko biolentziaren biktimak”
Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari […] Read More
San Martin eguna 2019
Giro onean ospatu dugu aurten ere parkearen eguna, San Martin eguna. Santuaren eguna berez, joan den astelehenean ospatzen zen arren, geuk ostiralera ekarri dugu ospakizuna parkean. Eguraldia ez dugu lagun izan, hotza, euria eta haizea iragartzen zuten, eta ez zen giro kalean egoteko.
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi bekaren garaile
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek irabazi dute Martin Ugalde beka, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektuari esker. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte bekak proposatutako gaia lantzeko: Euskal Herria hedabideetan.
Foroan hizpide: Emakumezkoak euskal prentsan, zenbat gara?
Komunikabideek munduaren berri ematen digute, baina, den bezala agertzen ote digute errealitatea? Hau da, emakumeek ordezkatzen duten jendartearen erdia neurri berean ote da ikusgarria hedabideetan? Non ageri dira emakumezko gehiago euskal prentsan? Politika gaietan, kultur orrietan, gizartearen gorabeherak jasotzen dituzten ataletan, kiroletan agian, edo iritzi foroetan?
Azaroaren 11n, Martin Ugalde beka emateko ekitaldia
Azaroaren 11n iragarriko da nor den 2019ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Aurtengo deialdian, gai hau lantzeko proposamena egin da: “Euskal Herria euskal hedabideetan. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?”.
Elkarretaratzea Kataluniaren alde
Erabakitzeko eskubidearen alde, kultur parkeko langileek Kataluniarekin bat egin zuten joan den urriak 25ean.
11/13 Sumarioan auziperatutako lagunei atxikimendua parkean
Euskal presoen sostenguan lanean aritutako 47 lagunen kontrako epaiketa hastear zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean joan den irailak 16an. Fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, denera. Fiskalak “erakunde terroristako kide” izatea egotzi zien, eta auzipetuek salatu zuten “euskal presoen eskubideen alde egindako lana” dela epaitzera zihoazena.
Lorea Agirrek, Martin Ansok, Larraitz Ariznabarretak, Irene Arraratsek eta Beatriz Zabalondok osatuko dute Martin Ugalde Bekaren epaimahaia
Irailak 2an itxiko da 2017ko Martin Ugalde Bekarako lanak aurkezteko epea. Deialdiaren gaia da ‘Euskal Herria euskal hedabideetan’ da, eta idatzizko edo ikus-entzunezko formatuan aurkeztu daitezke lanak.