martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Formakuntzarako elkarlana abiatu du parkeak Hernaniko elkarlan espazioarekin batera

Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.   Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak […] Read More

Kultur parkeak ere bat egin du Korrikarekin

Atzo igaro zen euskararen aldeko lasterketa parketik. Pozez eta emozioz bizi izan genituen Martin Ugalde barruko metroak. Horren aurretik, gosari girotua izan genuen, trikitilari, txalaparta eta Irrien Lagunak klubeko pertsonaiez lagundurik.

Mari Luz Esteban, Foroan: “Feministok honaino heldu gara, elkarrekin egon garelako”

‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ liburuan mamituriko gaien inguruan aritu zen atzo Mari Luz Esteban antropologoa Martin Ugalde Foroan. Hamarkada luzeetan zehar egindako ibilbideak, eta bide horretako arrisku eta aukerak izan zituen ardatz ordubeteko solasaldian. Ondoren, galderen txandan, gogotsu parte hartu zuen publikoak, eztabaida interesgarriak sortuz. Besteak beste, “feminista anonimoen” beharra azpimarratu zuen.  

Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai

Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA     […] Read More

Mahai-ingurua: Non dago emakumea ingurune digitalean?

PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.

Martxoaren 1ean, Joxe Azurmendi Martin Ugalde Foroan

Martxoarekin batera, solasaldia eskainiko du Joxe Azurmendik bere azken liburuaren ingurumarian, Hizkuntza, nazioa, estatua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak gidatuko du saioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldi irekian. Ohikoan bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da Berria.eus webgunean. Gonbidatuta zaudete gogoetaren plazara.

Hogeita hamar hedabidetako ordezkariak elkartu dira Facebookeko jarduna aztertzeko

Joan den ostiralean, hilaren 17an, 60 lagun inguru elkartu ziren Hekimenek antolatutako Facebooken inguruko jardunaldian. Euskal Herri osoko hogeita hamar hedabidetako kazetariak, komertzialak, kudeatzaileak eta teknikariak, gaur egun hedabideek duten erronka handienetako bati erantzun nahian: nola egin hedabideak eraginkorragoak sarean?

Odol-emate saioa izan dugu parkean

Guztira, parkeko hamazazpi lagunek eman dute odola, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta parkeak antolatutako lehen odol-emate saioan.   Lurraldeko hemoterapikoei aurre egin ahal izateko, egunean 140 odol poltsa behar dira Gipuzkoan. Hori dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol-emate saioa antolatu zuen Martin Ugalde kultur parkean pasa den astelehenean. Parkeko 23 langile gerturatu ziren balio […] Read More

Lauko gobernuaren indargune eta ahulguneak, Martin Ugalde Foroan

Nafarroako aldaketa politikoaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dituzte gobernua babesten duten lau taldeetako kideek Martin Ugalde Foroan. Orain artekoaz, balorazio baikorra egin dute     (Iturria: BERRIA – Jokin Sagarzazu)    Aldaketek denbora behar izaten dute egonkortzeko, finkatzeko. «Trantsizio» moduko bat ere bada Nafarroako «aldaketaren» Gobernua egiten ari dena. Berau babesten duten lau indar politikoen […] Read More