Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.

Joan den asteko lehen saioan,  Nerea Azurmendi kazetaria Ugalderen kazetari esparruaz aritu zen solasean; bere lanak, haren ibilbidea eta utzitako idatzietan esandako pentsaera nabarmenenak jorratu zituen.

Aste honetan Iñaki Uriak Martin Ugaldek Egunkariarekin izandako harremana aztertuko du. Saio guztiak zuzenean jaraitu ahal izango dira streaming bidez.