Eusko Legebiltzarrak esku artean du Hezkuntza Lege proiektua, datozen hamarkadetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzaren norabidea zehaztu dezakeena. Hasi da eztabaida legebiltzarrean, eta horren inguruko mahai ingurua antolatu dute BERRIAk eta Martin Ugalde kultur parkeak. Datuek erakusten dute: ikasgeletan atzeraka ari da euskara. Lege berriak balioko al du ikasleen euskara gaitasuna hobetzeko eta erabilera areagotzeko? Bermatuko al du euskal kulturaren transmisioa? Badago zer hausnartua eta eztabaidatua.

Parte hartzaileak hauek izango dira:

  • Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
  • Asier Etxenike, Hezkuntza Plazara-ko kidea
  • Iratxe Retolaza, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea

Gidaria: Irati Urdalleta

Mahai ingurua ekainaren 8an izango da, ostiralez, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean.

Online ere ikusi ahal izango da, Berria.eus-en.