Martin Ugalde Kultur Parkean 114,26kWp-ko instalazio fotoboltaikoa amaituta dago. Orain, martxan jartzeko Iberdrolaren oneritzia eta haren ondotik egin beharreko azken doikuntza falta dira.
Autokontsumo partekatuko instalaziotik, parkeko kontsumitzaile desberdinak konektatuko dira haien kontsumoaren zati bat bertatik elikatuz.

Proiektua aurrera eraman da ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOARI LOTUTAKO PIZGARRI-PROGRAMAN, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. Honi esker, inbertsio osoaren %30 inguruko diru laguntza eskuratu delarik.

Instalazio berri honen bitartez, hurrengoak lortzea aurreikusten da:

– Urteko sorkuntza 110.800,3 kWh izatea.
– Urteko autokontsumo 107.345,77 kWh izatea.
– Sortutako energiaren %96,88 autokontsumitzea.
– Kontsumo osoaren %18,16-ko autokontsumo tasa izatea.
– Saihestutako emisioak 12,988 T CO2 izatea.