Maiatzaren 6ko Martin Ugalde foroak ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ enkontrua eskainiko du, Ana Urkiza idazlearen ‘Garen hori’ (Elkar, 2021) liburua oinarritzat hartuta.

Horretarako, batetik, Ana Urkiza egilea izango dugu gurekin, eta, bestetik, Estitxu Garai unibertsitateko irakasle eta publizista, saioaren aurkezpen eta gidaritza lanetan.

Ana Urkizak ondutako liburuak euskal balioen gainean hausnartzera gonbidatzen du. Zortzi sortzaile eta zortzi aditu elkarrizketatu ditu, eta euskal balioen, markaren eta ‘euskal’ egiten gaituzten ezaugarrien gainean galdetu die, nor bere alorrean eta esperientzian oinarrituta berbetan jarrita. Gaiaren inguruan hari-gida bat irudikatzen da liburuan barrena, eta trantsizioan dagoen herri baten ajeak erakusten dira, tradizioaren eta etorkizunaren artean.

 

Eguna: Maiatzak 6

Ordua: 19:00

Lekua: Martin Ugalde kultur parkea