San Martin egunarekin batera jaio zen, parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen eguna izendatu genuen duela hiru urte.

Iaz hasitako ohiturari jarraiki, aurten ere gure eguna ospatzeko asmoa dugu. Baina San Martin eguna igandea denez, aurreko ostiralean ospatuko dugu, azaroak 9an, alegia. Egun horretan parkeko langileok eguardiko 12:00etan elkartuko gara lorategian mokatutxo bat hartzeko. Aurten, gainera, Euskaraldiarekiko atxikimendua adierazteko asmoz, gure hamaikakoaren argazkia egingo dugu hizkiekin.

Deia egiten diegu beraz, guztiei ospakizunera bertaratzeko. Euria egingo balu, balio anitzeko aretoen hall-ean bilduko ginateke.