Guztira Martin Ugaldek idatzitako edo bere figuraz mintzo diren 2.049 lan digitalizatu eta sareratu ditu Jakinek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Lakuako Gobernuaren eta Andoaingo Udalaren babesarekin. Ugalderen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bere ekarpenaren digitalizazioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Lorea Agirre
Omenaldi sentitua egin zaio Joanmari Torrealdairi
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi bekaren garaile
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek irabazi dute Martin Ugalde beka, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektuari esker. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte bekak proposatutako gaia lantzeko: Euskal Herria hedabideetan.
Lorea Agirrek, Martin Ansok, Larraitz Ariznabarretak, Irene Arraratsek eta Beatriz Zabalondok osatuko dute Martin Ugalde Bekaren epaimahaia
Emakume gorputzetik bertsoaren plazara
Martin Ugalde foroan, emakumeak bertso munduan
Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak” liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak ze bortxa eta ze zigor dakartzan aztertuko dugu, eta, ikusi bortxa horren aurrean ahalduntzeko ze bide hasiak diren jorratzen bertsolariok.










