Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.
Joan den asteko lehen saioan, Laura Mintegik Martin Ugalderen garaia aztertu zuen PENen begiradatik. PEN taldeen sorreraz aritu zen, II. Mundu Gerraren garaiko mugimenduez aritu zen, eta idazle andoaindarraren bizitzaren errepaso zabala eskaini zigun.
Aste honetan Anjeles Iztuetak Martin Ugaldek politikaren alorrean jokatutako papera aztertuko du, bai Venezuelan zegoela, baita behin Euskal Herrira itzulitakoan ere.
Saio guztiak zuzenean jaraitu ahal izango dira streaming bidez.