Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.

Joan den asteko saioan,  Iñaki Uriak Ugaldek Egunkariarekin izandako harremana aztertu zuen; euskarazko egunkaria sor zedin izan zuen nahia eta ilusioa, honen alde egindako borroka, eta behin Egunkaria sortutakoan, bertan jokatu zuen papera.

Aste honetan Laura Mintegi idazlea eta irakasleak  Martin Ugalderen garaia Euskal PENen begiradatik aztertuko du.

Saio guztiak zuzenean jaraitu ahal izango dira streaming bidez.