Euskaratik eta euskaraz lan egin nahi al duzu? Lanleku lasai baten bila zabiltza? Martin Ugalde Kultur Parkean aukera paregabea eskaintzen dizugu: gure bulegoetako bat hutsik geratu da eta zure erakundearentzat egokia izan daiteke!

 

Gure parke kulturalak, euskararen eta kulturaren aldeko lana egiten duen erakunde baten etxea izan nahi du. Hori dela eta, lokal hau alokatzeko, bi baldintza bete behar dira:

  • Erakunde Kulturala edo Euskara Arlokoa Izatea:  Zure erakundeak kultura edo euskara sustatzeko jarduera duen edozein izaera juridiko izan daiteke.
  • Euskaraz Lan Egitea:  Zure erakundeak euskaraz lan egiten badu edo, bestela, euskaraz funtzionatzeko konpromisoa hartzen badu.

Lokal hau zuretzat interesgarria bada eta informazio gehiago nahi izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Idatzi helbide honetara: martinugalde@kulturparkea.eus eta zure galderak eta zalantzak argituko ditugu.

Lokalaren ezaugarri zehatzagoak ezagutu nahi badituzu, sar zaitezke gure webgunean eskuragarri dagoen informazio gehiagorako: Martin Ugalde Kultur Parkearen Lokalak.