Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan

Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.

Euskararen biziberritze prozesuaren balioak, Martin Ugalde foroan

Euskararen biziberritze prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako […] Read More

Martin Ugalde foroan, euskalgintza eta administrazioa mintzo

Argazki berriak utzi ditu 2017ak euskalgintzaren arloan, eta euskararen egoerari buruzko azterketa ugari. Egitasmo berriak prestatzen ari dira 2018rako, eta elkarlan bideak zabaldu dira. 2017ak emandakoaz eta 2018an datorrenaz, egindakoaz eta egitekoaz, solasaldia egingo dute Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politkarako sailburuordeak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, azaroaren 30ean, 19:00etatik aurrera, Martin Ugalde kultur parkean. Garikoitz Goikoetxea […] Read More

Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.

LANKU Bertso Zerbitzuak enpresak diseinatzaile-maketatzailea behar du

Egoitza kultur parkean duen LANKU BERTSO ZERBITZUAK enpresak diseinatzaile-maketatzaile bat kontratatzeko deialdia abiatu du. Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 16a baino lehen lanku@lanku.eus helbidera. Posta arruntaz ere helarazi daitezke hautagaitzak, honako helbidera: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain.

Vicent Partal, Martin Ugalde Foroan «Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada»

Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Vicent Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».