martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

EuskarAbentura espedizioa, Martin Ugalden

Euskal Herriko hainbat txoko igaro ostean, EuskarAbenturako 121 gazteak Gipuzkoan sartu ziren hilaren 15an. Uztailak 18an Andoaina iritsi ziren, eta Martin Ugalden igaro zuten eguna, bertako hainbat eragilerekin esperientzia partekatuz.

Martin Ugalde Korrikan

Korrika2019-MartinUgalde

Heldu da helmugara 21. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Aurten Korrika gauez pasa da Andoaindik, apirilaren 12an goizeko 2:30 aldera zehazki. Kultur parkeak bere kilometroa izan du, eta hantxe izan zen lekukoaren zain Ioritz Luis Aranburu, parkeko atezaina.

Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai

Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA     […]

Mahai-ingurua: Non dago emakumea ingurune digitalean?

PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.