martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Emakume gorputzetik bertsoaren plazara

Emakume gorputzetik bertsoaren plazara sartzeak ekarri dituen ajeez eta aldaketez aritu dira Martin Ugalde foroan Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Jone Uria, Lorea Agirrek gidatuta.

Martin Ugalde foroan, emakumeak bertso munduan

Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak” liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak ze bortxa eta ze zigor dakartzan aztertuko dugu, eta, ikusi bortxa horren aurrean ahalduntzeko ze bide hasiak diren jorratzen bertsolariok.

Indarkeri matxistaren ingurko begiradak foroan

Indarkeria sexualak mobilizazio jendetsuak eta eztabaida sakonak eragin ditu azken urteotan. Zer diskurtso/ikuspegi nagusitzen ari da? Nola ikusten du auzia feminismoak? Aleka bildumak kaleratu berri duen ’Nik sinesten dizut’ liburua hartuta aitzakia, eta sanferminetako bortxaketa abiapuntu, indarkeria matxista hiru ikuspegitatik aztertuko dugu Martin Ugalde foroan: hedabideak, mugimendu feminista eta erakundeak.

Foroan, Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.

Anjel Lertxundiren "Otto Pette" klasikoaren lehen 25 urteak, hizpide foroan

  “Biharko klasiko bat” zela iragarri zuten editoreek 1994an, “Otto Pette” lehen aldiz argitara ematerakoan. Eta asmatu zuten, zinez.  Euskara batuak 50. urteurrena betetzen ari den honetan, aberasgarria gertatuko zaigu denoi gogoeta egitea bai “Otto Pette”k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, bai -eta nagusiki- gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz.

Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan

Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.

Euskararen biziberritze prozesuaren balioak, Martin Ugalde foroan

Euskararen biziberritze prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako […]

Martin Ugalde foroan, euskalgintza eta administrazioa mintzo

Argazki berriak utzi ditu 2017ak euskalgintzaren arloan, eta euskararen egoerari buruzko azterketa ugari. Egitasmo berriak prestatzen ari dira 2018rako, eta elkarlan bideak zabaldu dira. 2017ak emandakoaz eta 2018an datorrenaz, egindakoaz eta egitekoaz, solasaldia egingo dute Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politkarako sailburuordeak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, azaroaren 30ean, 19:00etatik aurrera, Martin Ugalde kultur parkean. Garikoitz Goikoetxea […]

Vicent Partal, Martin Ugalde Foroan «Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada»

Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Vicent Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».