Uztailaren 31n itxiko da 2017ko Martin Ugalde Bekarako lanak aurkezteko epea. Deialdiaren gaia da ‘Egunkaria, Berria eta generoa. Euskarazko egunkariak izan duen eragina genero gaietan: hizkuntza mailako ekarpena, gaien aukeraketa eta trataera, …’ da, eta idatzizko edo ikus-entzunezko formatuan aurkeztu daitezke lanak.
Lorea Agirre
Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai
Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA […]
Martxoaren 1ean, Joxe Azurmendi Martin Ugalde Foroan
Martxoarekin batera, solasaldia eskainiko du Joxe Azurmendik bere azken liburuaren ingurumarian, Hizkuntza, nazioa, estatua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak gidatuko du saioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldi irekian. Ohikoan bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da Berria.eus webgunean. Gonbidatuta zaudete gogoetaren plazara.



