Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea. 2022rako beka deialdiaren gaia izango da “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”. Oinarriak eta xehetasun guztiak bertan irakur ditzakezu.
Martin Ugalde BEKA
Azken bekari esker egindako liburuaren inguruko foroa: Euskal Herria eta hedabideak mintzagai
Martin Ugalde beka: liburuaren aurkezpena
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi bekaren garaile
Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek irabazi dute Martin Ugalde beka, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektuari esker. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte bekak proposatutako gaia lantzeko: Euskal Herria hedabideetan.
Azaroaren 11n, Martin Ugalde beka emateko ekitaldia
Azaroaren 11n iragarriko da nor den 2019ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Aurtengo deialdian, gai hau lantzeko proposamena egin da: “Euskal Herria euskal hedabideetan. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?”.









