martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Albisteak

Iaz egin bezala, azaroaren 11n ospatuko dugu Martin Ugalde eguna parkean

San Martin egunarekin batera jaio zen parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen egun izendatu genuen pasa den urtean. Iaz hasitako ohiturari jarraiki, parkeko langileok eguardiko 12:00etan elkartuko gara parkeko lorategian mokatutxo bat hartu  eta familia argazki bat ateratzeko. Deia […] Irakurri gehiago

2015eko BEKA: epaimahaia

Martin Ugalde bekaren oinarrietan honela dio seigarren puntuak: “Bekaren deitzaileak diren eragileetako bakoitzak eta erakunde laguntzaileak izendatutako ordezkari banarekin osatuko da epaimahaia, eta 192.168.5.2/wwwkulturparkea/web helbidean jakinaraziko da, lanak bidaltzeko epea amaitu aurretik,nork osatuko duen.” Deitzaile diren Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, zein laguntzaile den Andoaingo udalak izendatu dituzte epaimahaikideak, […] Irakurri gehiago

2015eko BEKA: oinarriak

Martin Ugalde gogoan, haren izena daraman ikerketa beka sortzea erabaki da, eta ikerketa beka horrek bi gairen gaineko ikerketak egiteko aukera emango du bi urtetik behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera; euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko aukera. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, MARTIN UGALDE BEKA deialdia […] Irakurri gehiago