martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Martin Ugalde beka: liburuaren aurkezpena

2019ko Martin Ugalde beka jaso zuten Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchezek ikerketa lana egiteko. Lan horren emaitza da liburu hau.

Martin Ugalderen lan osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek

Guztira Martin Ugaldek idatzitako edo bere figuraz mintzo diren 2.049 lan digitalizatu eta sareratu ditu Jakinek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Lakuako Gobernuaren eta Andoaingo Udalaren babesarekin. Ugalderen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bere ekarpenaren digitalizazioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Apirilerako foro berria abian: "Naparra. Kasu irekia. Memorian aztarrika"

Apirilak 22ko foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela. Segurtasun neurriak tarteko, saioa streaming bidez emango da berria.eus-en eta ez da bertara ikusle gisa etortzeko aukerarik izango.

Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi bekaren garaile

Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek irabazi dute Martin Ugalde beka, Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektuari esker. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte bekak proposatutako gaia lantzeko: Euskal Herria hedabideetan. 

Azaroaren 11n, Martin Ugalde beka emateko ekitaldia

Azaroaren 11n iragarriko da nor den 2019ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Aurtengo deialdian,  gai  hau lantzeko proposamena egin da: “Euskal Herria euskal hedabideetan. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?”.

MARTIN UGALDE BEKA-2020rako deialdia zabalik: oinarriak

  Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea.  Aurtengo beka deialdiaren gaia Euskal Herria euskal hedabideetan izango da. Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak?

Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai

Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA     […]