irudia

Kultur Parkea

Martin Ugalde Kultur Parkea euskal kultura sustatzeko bilgune bat da, eta horretarako kultur espazioak eskaintzen ditu.

irudia

Espazioak

Lanerako, bileretarako, aurkezpenetarako eta abarrerako hainbat gune alokatzen dira.

irudia

Parkean gaude

Lan esparru anitzeko hainbat erakunde, enpresa eta elkarte biltzen dira.

irudia

Harremana

Atea zabalik dago. Bilgune honetako kide izan nahi baduzu, jo gugana.
  • HELBURUAK
  • JANGELA
  • GARRAIOA
  • INGURUNEA
  • Martin Ugalde foroan, euskalgintza eta administrazioa mintzo

    Argazki berriak utzi ditu 2017ak euskalgintzaren arloan, eta euskararen egoerari buruzko azterketa ugari. Egitasmo berriak prestatzen ari dira 2018rako, eta elkarlan bideak zabaldu dira. 2017ak emandakoaz eta 2018an datorrenaz, egindakoaz eta egitekoaz, solasaldia egingo dute Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politkarako sailburuordeak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, azaroaren 30ean, 19:00etatik aurrera, Martin Ugalde kultur parkean. Garikoitz Goikoetxea […] Read More

    Aurten ere, giroa nagusi Martin Ugalde egunean

    Ohitura onei jarraiki, Martin Ugalde Eguna ospatu genuen pasa den ostiralean parkean.  Eta aurten ere, giro aparta izan genuen. Eguardiko 12:00ak aldera elkartu ginen parkeko hall-ean ‘hamabitakoa’ egiteko. San Martin eguneko ohiko jaki eta edariez gain, parkeko langileek eginiko sagar zukua eta gazta ere dastatu genituen. Baita ederki gozatu ere! Amaitzeko,  bertaratutakoek, guztion artean osatutako […] Read More

    Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak

    Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.

    Azaroaren 8an izango da Martin Ugalde beka emateko ekitaldia

    Datorren azaroaren 8an jakinaraziko da, asteazkenarekin, 2017ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Ekitaldian, ‘Hedabideak eta generoa. Begira batzordea’ hitzaldia emango dute Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak eta Maite Asensio BERRIAko kazetariak. 19:00etatik aurrera izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Ekitaldiaren ostean, elkarrekin mokadutxo bat hartzeko tartea izango dugu.   Gonbidatuta zaudete.

    Albiste guztiak ikusi