Ekainak 14ean udaberriko festa ospatu genuen Etxe Txuriko goiko terrazan. Parkeko eragileei janaria eta edariak ekartzeko proposamena luzatu, eta hantxe gozatu genituen mota guztietako tortila, bizkotxo, errusiar entsalada, hummusa… ardo, txakolin eta sagardoz lagunduta! Eguerdiko hamabiak aldera hasi zen jendea bertaratzen, eta etxeko lagunez gain, Iturolako Elkalan Sorgunetik baita udaletxetik ere inguratu ziren hainbat lagun.