martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Hitzaldi zikloa: Anjel Lertxundi, exilioa eta hizkuntzak mintzagai

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.

Martin Ugalderen mendeurrena: hitzaldi sorta

  Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n, eta hura gogoratzeko, urte osorako programa jarri dugu aurten abian, familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo udala, Hondarribiko udala, Jakin, Euskal Idazleen Elkartea, elkar, Berria eta Martin Ugalde kultur parkea).

Apirilerako foro berria abian: "Naparra. Kasu irekia. Memorian aztarrika"

Apirilak 22ko foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela. Segurtasun neurriak tarteko, saioa streaming bidez emango da berria.eus-en eta ez da bertara ikusle gisa etortzeko aukerarik izango.

2020ko lehen foroan, "Jatorri anitzeko biolentziaren biktimak"

Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari […]