martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

TIRA AHALA TIRA, MU bekarekin egindako lana aurkeztu da

«Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake». Bideoak harien jolasa erakutsi du. «Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena». «Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik».

Foroan, Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.

Anjel Lertxundiren "Otto Pette" klasikoaren lehen 25 urteak, hizpide foroan

  “Biharko klasiko bat” zela iragarri zuten editoreek 1994an, “Otto Pette” lehen aldiz argitara ematerakoan. Eta asmatu zuten, zinez.  Euskara batuak 50. urteurrena betetzen ari den honetan, aberasgarria gertatuko zaigu denoi gogoeta egitea bai “Otto Pette”k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, bai -eta nagusiki- gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz.

Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan

Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.

Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.

Formakuntzarako elkarlana abiatu du parkeak Hernaniko elkarlan espazioarekin batera

Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.   Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak […]