Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.
Hitzaldia
Mari Luz Estebanek feminismoaren erronkei buruzko hitzaldia eskainiko du Martin Ugalde Foroan
Mari Luz Esteban EHUko antropologo eta irakasleak azken boladan aztergai izan dituen euskal feminismoaren ezaugarri, eraldaketa eta erronkak xehatuko ditu Martin Ugalde Foroaren beste saio batean. Mugimenduaren argi-ilunak, emandako pausoak eta kezkak ezagutuko ditugu, Euskal Herriko feminismoan erreferentea den ikerlariaren eskutik. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da berria.eus webgunean.