2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.
Garikoitz Goikoetxea
Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan
Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.
Martin Ugalde foroan, euskalgintza eta administrazioa mintzo
Argazki berriak utzi ditu 2017ak euskalgintzaren arloan, eta euskararen egoerari buruzko azterketa ugari. Egitasmo berriak prestatzen ari dira 2018rako, eta elkarlan bideak zabaldu dira. 2017ak emandakoaz eta 2018an datorrenaz, egindakoaz eta egitekoaz, solasaldia egingo dute Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politkarako sailburuordeak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, azaroaren 30ean, 19:00etatik aurrera, Martin Ugalde kultur parkean. Garikoitz Goikoetxea […]



