Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari […]