martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Formakuntzarako elkarlana abiatu du parkeak Hernaniko elkarlan espazioarekin batera

Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.   Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak […]

Kultur parkeak ere bat egin du Korrikarekin

Atzo igaro zen euskararen aldeko lasterketa parketik. Pozez eta emozioz bizi izan genituen Martin Ugalde barruko metroak. Horren aurretik, gosari girotua izan genuen, trikitilari, txalaparta eta Irrien Lagunak klubeko pertsonaiez lagundurik.

Mari Luz Estebanek feminismoaren erronkei buruzko hitzaldia eskainiko du Martin Ugalde Foroan

Mari Luz Esteban EHUko antropologo eta irakasleak azken boladan aztergai izan dituen euskal feminismoaren ezaugarri, eraldaketa eta erronkak xehatuko ditu Martin Ugalde Foroaren beste saio batean. Mugimenduaren argi-ilunak, emandako pausoak eta kezkak ezagutuko ditugu, Euskal Herriko feminismoan erreferentea den ikerlariaren eskutik. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da berria.eus webgunean.    

Euskararen osasun digitala, aztergai

Puntu Eus Behatokiak 2016ko emaitzak aurkeztu zituen atzo parkean. Euskarak sarean duen egoera eman zuten jakitara, eta besteak beste, emakume euskaldunen presentzia urria azpimarratu zuten. Hain zuzen, azken gai hau izan zuten hizpide aurkezpenaren ostean antolatutako mahai-inguruan. Ekitaldia Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean antolatu zen, BERRIAren babesarekin.