2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.
berria
MARTIN UGALDE BEKA: 2017an eman zen bekarekin egindako ikus-entzunezkoaren aurkezpen ekitaldia
Mixel Berhokoirigoin eta Txetx Etxeberri bakegileak Luhusoko armagabetze operaziotik lehen aldiz elkartuko dira jendaurrean
Anjel Lertxundiren "Otto Pette" klasikoaren lehen 25 urteak, hizpide foroan
“Biharko klasiko bat” zela iragarri zuten editoreek 1994an, “Otto Pette” lehen aldiz argitara ematerakoan. Eta asmatu zuten, zinez. Euskara batuak 50. urteurrena betetzen ari den honetan, aberasgarria gertatuko zaigu denoi gogoeta egitea bai “Otto Pette”k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, bai -eta nagusiki- gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz.
'Zenbat gara? Nondik jo?' Euskal kultur kontsumoari buruzko jardunaldia maiatzaren 22an
Apirilaren 26an, euskal kulturaren kontsumoa hizpide foroan
Euskal kultura kontsumitzeko ohiturari buruzko azterketa aurkeztu berri du Elkar fundazioak, Siadeco ikerketa etxearen eskutik. Euskal Herri osoa hartu dute aztergai, eta 2.500 inkesta egin dituzte herritarren irakurtzeko, musika entzuteko, liburuak eta diskoak erosteko eta telebista ikusteko dituzten joeretan sakontzeko.
Euskararen biziberritze prozesuaren balioak, Martin Ugalde foroan
Euskararen biziberritze prozesuan erakunde eta norbanako ugari egon da inplikaturik, eta ekimen berritzaile eta eraldatzaile ugari eskaini ditu. Duela bost hamarraldi hasitako bide hura testuinguru politiko eta sozial zailean abiatu zen, eta gaur egun arte iritsi da. Baina zerk bultzatu zituen pertsona eta erakunde horiek bide hau egitera? Balio eta oinarri sendoak egon dira hartutako […]
Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak
Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.
Vicent Partal, Martin Ugalde Foroan «Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada»
Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Vicent Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».
Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea
‘Egunkariak eta Berriak genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, […]










