Uztailaren 31n itxiko da 2017ko Martin Ugalde Bekarako lanak aurkezteko epea. Deialdiaren gaia da ‘Egunkaria, Berria eta generoa. Euskarazko egunkariak izan duen eragina genero gaietan: hizkuntza mailako ekarpena, gaien aukeraketa eta trataera, …’ da, eta idatzizko edo ikus-entzunezko formatuan aurkeztu daitezke lanak.

 

Oinarrietan adierazi bezala, lanak aurkezteko epea itxi aurretik eman ditugu jakitera epaimahaikideak. Aurtengo edizioan, honako hauek osatuko dute epaimahaia:

 

  • Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
  • Martin Anso, Elkarreko editorea.
  • Larraitz Ariznabarreta, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
  • Irene Arrarats, Berriako zuzentzaile taldeko arduraduna.
  • Beatriz Zabalondo, EHUko irakaslea eta Berriako Administrazio Kontseiluko lehendakaria.