San Martin egunarekin batera jaio zen parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen egun izendatu genuen pasa den urtean.

Iaz hasitako ohiturari jarraiki, parkeko langileok eguardiko 12:00etan elkartuko gara parkeko lorategian mokatutxo bat hartu  eta familia argazki bat ateratzeko. Deia egiten diegu beraz, guztiei ospakizunera bertaratzeko. Euria egingo balu, balio anitzeko aretoen hall-ean bilduko gara.