martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

LANKU Bertso Zerbitzuak enpresak diseinatzaile-maketatzailea behar du

Egoitza kultur parkean duen LANKU BERTSO ZERBITZUAK enpresak diseinatzaile-maketatzaile bat kontratatzeko deialdia abiatu du. Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 16a baino lehen lanku@lanku.eus helbidera. Posta arruntaz ere helarazi daitezke hautagaitzak, honako helbidera: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain.

Vicent Partal, Martin Ugalde Foroan «Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada»

Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Vicent Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea

‘Egunkariak eta Berriak genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, […]

Formakuntzarako elkarlana abiatu du parkeak Hernaniko elkarlan espazioarekin batera

Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.   Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak […]

Kultur parkeak ere bat egin du Korrikarekin

Atzo igaro zen euskararen aldeko lasterketa parketik. Pozez eta emozioz bizi izan genituen Martin Ugalde barruko metroak. Horren aurretik, gosari girotua izan genuen, trikitilari, txalaparta eta Irrien Lagunak klubeko pertsonaiez lagundurik.

Mari Luz Esteban, Foroan: "Feministok honaino heldu gara, elkarrekin egon garelako"

‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ liburuan mamituriko gaien inguruan aritu zen atzo Mari Luz Esteban antropologoa Martin Ugalde Foroan. Hamarkada luzeetan zehar egindako ibilbideak, eta bide horretako arrisku eta aukerak izan zituen ardatz ordubeteko solasaldian. Ondoren, galderen txandan, gogotsu parte hartu zuen publikoak, eztabaida interesgarriak sortuz. Besteak beste, “feminista anonimoen” beharra azpimarratu zuen.  

Odol-emate saioa izan dugu parkean

Guztira, parkeko hamazazpi lagunek eman dute odola, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta parkeak antolatutako lehen odol-emate saioan.   Lurraldeko hemoterapikoei aurre egin ahal izateko, egunean 140 odol poltsa behar dira Gipuzkoan. Hori dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol-emate saioa antolatu zuen Martin Ugalde kultur parkean pasa den astelehenean. Parkeko 23 langile gerturatu ziren balio […]