Indarkeria sexualak mobilizazio jendetsuak eta eztabaida sakonak eragin ditu azken urteotan. Zer diskurtso/ikuspegi nagusitzen ari da? Nola ikusten du auzia feminismoak? Aleka bildumak kaleratu berri duen ’Nik sinesten dizut’ liburua hartuta aitzakia, eta sanferminetako bortxaketa abiapuntu, indarkeria matxista hiru ikuspegitatik aztertuko dugu Martin Ugalde foroan: hedabideak, mugimendu feminista eta erakundeak.
Berriak
Martin Ugalde Korrikan
Heldu da helmugara 21. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Aurten Korrika gauez pasa da Andoaindik, apirilaren 12an goizeko 2:30 aldera zehazki. Kultur parkeak bere kilometroa izan du, eta hantxe izan zen lekukoaren zain Ioritz Luis Aranburu, parkeko atezaina.
TIRA AHALA TIRA ikus-entzunezkoa youtuben ikusgai
AEG ikastetxeari buruzko zuzenekoa Enpresarean Telebistan
Aurten ere, martxoak 8an MU parkeko emakumeok, planto!
Mugimendu feministak greba deialdia egin du aurten martxoaren 8rako; lan munduari ez ezik, hezkuntzari, pentsionistei, zaintzari eta kontsumoari ere lotutako lanuztearekin bat egin zuten Martin Ugalde kultur parkeko emakumeek ere. Eragile ezberdinetako emakumeak bilduta, neurri ezberdinak adostu ziren egun horretako erreibindikazioekin bat egiteko.
TIRA AHALA TIRA, MU bekarekin egindako lana aurkeztu da
Zuzenekoa Enpresarean TB kanalean
Foroan, Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.










