Kristina Berasain kazetariak idatzi duen Sahara, herri bat erresistentzian liburutik abiatuta, Sahara ondo ezagutzen duten lau hizlarik, kazetariarekin batera, Sahararen gaur egungo errealizatea azalduko dute.
- Gurutze Irizar, Exodoaren eta gerraren lekukoa.
 - Fatimetu Zenan, Erizain eta gazte sahararra
 - Juan Karlos Izagirre, Mediku eta politikaria
 - Juan Mari Arruabarrena, Arkeologoa
 
Gidaria: Kristina Berasain, kazetaria
Mahai ingurua azaroaren 28an izango da, asteartez, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean.
Online ere ikusi ahal izango da, Berria.eus-en.

