Nafarroa, orain ala inoiz ez izenburupean, Nafarroako aldaketa politikoari bide eman dioten alderdietako kideekin solasaldia izango dugu azaroaren 16an, asteazkena, Martin Ugalde Foroan. Mahaiaren inguruan bilduko ditugu Unai Hualde (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu) eta Joseba Ezeolaza (Izquierda-Ezkerra). Gidari lanak Ion Orzaiz eta Joxerra Senar Nafarroa, orain ala inoiz ez liburuaren egileek egingo dituzte.

 

2015eko maiatzaren 24a egun esanguratsua da nafartar askorentzat. Orduan egin ziren Foru Erkidegoko hausteskundeak, eta denbora luzez lurraldea kudeatu zuen UPN alderdiak toki egin behar izan zien erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak aurrera egin du bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin.

 

Martin Ugalde Foroan, Nafarroa Garaiak azken urte honetan egin duen bidea gainbegiratu, eta datozen erronkak aztertuko ditugu aldaketa politikoari bide eman dioten alderdietako kideen eskutik: Unai Hualde (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu) eta Joseba Ezeolaza (Izquierda-Ezkerra). Ion Orzaiz eta Joxerra Senar Nafarroa, orain ala inoiz ez liburuaren egileek gidatuko dute saioa.

 

Ekitaldia Martin Ugalde kultur parkean izango da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus atarian.

 

Ekitaldian bertan salgai egongo da Nafarroa, orain ala ez’ liburua.

 

Foroa_Nafarroa