Martin Ugalde bekari esker, euskal hedabideek Euskal Herria nola irudikatzen eta izendatzen duten aztertu dute Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchez Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko kideek Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan izeneko liburuan.

Hiru ardatz ditu lanak. Batetik, Euskal Herriaren irudikapenaren eta tratamenduaren argazkia osatu dute, mapak, terminoak, grafikoak eta datuak aztertuz. Bestetik, erabilera horren atzean dauden arrazoiak aletzeko ahalegina dago. Eta, azkenik, egoera horren aurrean aterabideak proposatzen dizkigute. Hain zuzen ere, liburuaren azken zati horretan proposatzen diren irtenbide horiek nola abian jarri aztertuko dute solasaldian gonbidatu hauek:

Aurkezpen hitzaldia:

Ainhoa Larrañaga (liburuaren idazlea)

Zuriñe Maguregi (liburuaren idazlea)

Mahai ingurua:

Eider Goenaga (BERRIA)

Arantxa Idieder (Gure Irratia)

Iban Arantzabal (Tokikom)

Moderatzaile lanak Eneko Bidegainek egingo ditu.

Emanaldia aurrez aurre nahiz Berria.eus-en.ikusi ahal izango da zuzenean.