Euskal presoen sostenguan lanean aritutako 47 lagunen kontrako epaiketa hastear zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean joan den irailak 16an. Fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, denera. Fiskalak “erakunde terroristako kide” izatea egotzi zien, eta auzipetuek salatu zuten “euskal presoen eskubideen alde egindako lana” dela epaitzera zihoazena.