martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Foroan hizpide: Emakumezkoak euskal prentsan, zenbat gara?

Komunikabideek munduaren berri ematen digute, baina, den bezala agertzen ote digute errealitatea? Hau da, emakumeek ordezkatzen duten jendartearen erdia neurri berean ote da ikusgarria hedabideetan? Non ageri dira emakumezko gehiago euskal prentsan? Politika gaietan, kultur orrietan, gizartearen gorabeherak jasotzen dituzten ataletan, kiroletan agian, edo iritzi foroetan?

Emakume gorputzetik bertsoaren plazara

Emakume gorputzetik bertsoaren plazara sartzeak ekarri dituen ajeez eta aldaketez aritu dira Martin Ugalde foroan Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Jone Uria, Lorea Agirrek gidatuta.

Aurten ere, martxoak 8an MU parkeko emakumeok, planto!

Mugimendu feministak greba deialdia egin du aurten martxoaren 8rako; lan munduari ez ezik, hezkuntzari, pentsionistei, zaintzari eta kontsumoari ere lotutako lanuztearekin bat egin zuten Martin Ugalde kultur parkeko emakumeek ere. Eragile ezberdinetako emakumeak bilduta, neurri ezberdinak adostu ziren egun horretako erreibindikazioekin bat egiteko.

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea

‘Egunkariak eta Berriak genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, […]

Mahai-ingurua: Non dago emakumea ingurune digitalean?

PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.