'Zenbat gara? Nondik jo?' Euskal kultur kontsumoari buruzko jardunaldia maiatzaren 22an 2018-05-07 Euskal kulturaren kontsumoaz Siadecok eta Elkarrek osatutako ikerketa aztertuko du Jakinek maiatzaren 22an, Martin Ugalde kultur parkean. Joxean Muñoz, Arantxa Iturbe, Olatz Osa, Gorka Arrese eta Josu Amezaga adituek parte hartuko dute.