“Tira ahala tira” ikus-entzunezkoa youtuben irekian dago ikusgai. Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Maria Maya eta Maddi Altunak Martin Ugalde bekaren laguntzarekin sortutako lana da.
«Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake». Bideoak harien jolasa erakutsi du. «Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena». «Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik».
Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten ikertzeko, Martin Ugalde bekaren deialdia egin zuten 2017ko maiatzean Berria fundazioak, elkar Fundazioak, Jakin fundazioak eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.