Erabakitzeko eskubidearen alde, kultur parkeko langileek Kataluniarekin bat egin zuten joan den urriak 25ean.
elkarretaratzea
11/13 Sumarioan auziperatutako lagunei atxikimendua parkean
Euskal presoen sostenguan lanean aritutako 47 lagunen kontrako epaiketa hastear zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean joan den irailak 16an. Fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, denera. Fiskalak “erakunde terroristako kide” izatea egotzi zien, eta auzipetuek salatu zuten “euskal presoen eskubideen alde egindako lana” dela epaitzera zihoazena.


